XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzuetan, galdetzaile hau, mintzagaian ekoizten du, helduen mintzairan egin daitekeen moduan.

Inoiz zergatik galdetzailearen ostean mintzagaia eta ondoren galdegaia ere ekoitzi ditu.

4) Behin adin zehatz batetik aurrera mendeko NZ-esaldietan konplementagailua egoki eransten diotela aurreratutako aditz jokatuari, arauak horrela eskatzen duenean, noski.

Adin jakin honetatik aurrera adibide bakar batzuetan baino ez dut ikusi desegokitasuna, hots, konplementagailu-eza.

5) Aditz-multzorik gabeko, eta beraz konplementagailurik gabeko mendeko NZ-esaldiak ere ekoizten dituztela, baina helduen mintzairan ohikoa den legez.

6) Mendeko NZ-esaldietan urruntasun luzeko deritzan NZ-hitzen mugimendurik ez dudala ikusi.

Alabaina, halakoen maiztasun txikian egon daiteke ekoizpen-ezaren arrazoia, eta ez haurren erabilpen-ezean.

7) Mintzaagaiaren ekoizpena, aldiz, sarritan gauzatzen dutela.

Mintzagaia, ohikoa denez, esaldiaren hasieran gauzatzen dute, NZ-hitzaren aurre-aurrean.

Azpimarratzekoa da mendeko NZ-esaldietan, mintzagaia mendeko NZ-hitzaren aurrean zein esaldi osoaren aurre-aurrean ekoizteko duten gaitasuna.

8) Mendeko hainbat NZ-esalditan erabiltzen den ea partikularen erabilera ere azpimarragarria da.

Partikula hau ia edo aber itxurez gauzatzen dute, eta esaldian betetzen duen tokiari buruz zera esan dezaket: batzuetan NZ-hitzaren aurrean ekoizten duten bitartean, besteetan NZ-hitzaren aurrean doan mintzagaiaren aurre-aurrean ekoizten dutela.

Halere, azken hauetariko adibide bakarra baino ez dut aurkitu, Oitzena, hain zuzen.


34. Taula
Hiru urtetik lau urte bitarteko adizki jokatudun mendeko NZ-esaldiak, mintzagaiaren arabera sailkaturik
Guztira: Mintz: NZ-hitzaren aurrean: Nagusiaren aurrean
Oitz: 40: 15: 6: 9
Mikel: 26: 6: 1: 5
Peru: 24: 3: 3: -

4.4.17. Laburbilketa

Laugarren aroko ondorioak laburbilduz, aro honen hasieran badirudi haurrek KONP funtzio-kategoria erabiltzen hasten direla, KONP funtzio-kategoriaren gramatika-ezaugarrien zein egituraren erabilera argi ikus baitezakegu une honetan.